Albisteak

 

Larrabetzuko Udala, beste udalerrirekin batera, Prozeduren Eskuliburua sortzeko lanean hasiko da. Horri esker, administrazio izapideak erraztuko dira eta erakundeak herritarrengana gehiago hurbildu. EUDELek gainbegiratuta, zenbait lan ildo barne hartzen duen programa abiarazi da: erakundeek jarduera jarraibide batzuk eta informazio agiriak
sortzea.

Udalerri batzuek, Larrabetzu  tartean, administrazio izapideak gerturatu eta bateratu nahi dituzte herritarrekiko harremana hobetu ahal izateko eta udalerriko auzotarrentzako arreta bulego batzuetan martxan jarri diren jarduketa batzuk osatu.

Erakundeak herritarrengana hurbiltzeko eta administrazioko kudeaketak sinplifikatzeko ekimen honen barruan, aipatutako Prozeduren Eskuliburua egitea lehenengo pausoa izango da.

37 UDALERRIK EMAN DUTE IZENA IZAPIDEEN GIDALIBURUAREN INGURUKO PRESTAKUNTZAN

2016ko amaieran gauzatu ziren sentsibilizazio saioen ondoren, 37 udalerrik eman dute izena Izapideen Gidaliburuaren inguruko prestakuntzan.

Hain zuzen, inskribatutako udalerrien erdiak, gutxi gorabehera, Bizkaiko Lurraldekoak dira, herenak Gipuzkoakoak, eta gainerako %15a Arabakoak.

Inskribatutako udalerrien profilari dagokionez, lautik ia hiru 5.000 biztanletik beherakoak dira. Lautik bakarrak dauka tarteko tamaina, kasu honetan, 20.000 biztanletik gorakoa.