Albisteak

 

LARRABETZUKO UDALBATZAREN ADIERAZPENA 2O17KO ZEZEILAREN 22KO OSOKO BILKURAN

Historian zehar, eta ez gitxitan, gure ordezkariek EuskaI Herriarentzat burujabetasunaren eskubidearen defentsa egin izan dabe; batzuetan herri mailan eta beste batzuetan garaian garaiko erakundeetan.

Esate baterako, 193lko apirilaren 18an, Miguel de Ereño y Dañobeita (EAJ/PNV) alkate zala, Larrabetzuko Udalak bat egin eban, aho batez egin ere, egun bat lehenago Bizkaiko alkateek Batzar Nagusietan hitzartutako adierazpenagaz, zeinetan, besteak beste, Euskal Errepublika onartzea eta proklamatzea eta, horren haritik, autodeterminazio eskubidea errespetatzea eskatzen eben. Era honetan jasota geratu zan Larrabetzun:
A propuesta de la presidencia y por unanimidad se acordó adherirse a los acuerdos adoptados por los municipios hermanos de Guecho, Bermeo, Mundaca y Elorrio y no cejar en la campaña hasta el momento de ver realizada la pretensión de libertad del Pueblo Vasco.

Ia laurogeita sei urte geroago, Larrabetzuko herriaren zerbitzura gagozan atkate eta zinegotziak  EUSKAL HERRIARENTZAT ERABAKITZEKO ESKU BIDEA ALDARRI KATZEN DOGU; horrela, geuk be, gure aurretik kotore, edade, pentsakera eta izakera desbardinetako larrabetzuarrak egindako bideari jarraipena emonaz.

Egiten dogun aldarrikapena 3 arrazoietan oinarritzen dogu:

  1. EUSKALDUNOK NAZIO BAT OSATZEN DOGU.
  2. EUSKAL HERRIAK HISTORIAN ZEHAR IZAN DITUEN ESKUBIDEAK BERRESKURATZEA GURA DOGU.
  3. EUSKAL HERRIAREN BURUJABETASUNA GURA DOGU.

Eta azkenik, demokrazian sinisten dogulako, aurten MARTIAREN 19AN LARRABETZUN EGINGO DAN HERRI GALDEKETAGAZ BAT EGITEN DOGULA ADIERAZOTEN DOGU.

 Mozioa (PDF 52KB)