Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak azken urteotan Leginarako bidean lapurtutako 16 metalezko kutxatilak berriro jartzea erabaki du.

Kutxatilarik eza arriskutsua da oinezko, txirrindulari eta autoentzat. 6 etxebizitzako auzo txiki honetara heltzeko errepide hau oso erabilia da jatetxe ezagun batera joateko bidea ere badelako.

Ekimen honetan 6.000 euro gastatuko dira guztira.