Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak Bilbo Metropolitarraren lurralde-estrategia berriaren berrikuspenari buruzko “Lurralde Bizia” erakusketa ibiltaria bisitatzera gonbidatzen zaitu. Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean bisitatu ahalko da, Kultur-etxean.

Hamar urte igaro dira Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (LPPa) 2006an onetsi zenetik, eta berritu egin behar da, batetik, azken hamarkadan gertatu diren aldaketei erantzuteko eta, bestetik, egungo egoera berrira egokitzeko. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-prozesua sustatu du, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute prozesu horretan.

Hori dela eta, datozen hilabeteetan, LPParen berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria jarriko da planak biltzen dituen 35 udalerrietan. Erakusketaren xedea da plana ezagutaraztea eta udalerri bakoitzeko herritarrei azaltzea zertan datzan LPParen berrikuspen-prozesua eta zein kanal izango dituzten eskura Bilbo Metropolitarraren lurralde-estrategia berriaren diseinua egiten laguntzeko.

Planaren webgunean aurkituko duzu LPPari, parte hartzeko prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztia:

www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena