Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Larrabetzuko udalak, aurreko uztailean batzar eskaria egin zion Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio zuzendariari, herria eta Usansoloko hospitalaren arteko lotura egin ahal izateko. Hainbat batzar egin ostean, lehenengo urrats bat emango du Foru Aldundiak eta datorren urtarrilaren 1etik aurrera Bizkaibus zerbitzu barria egongo da egunero Usansoloko hospitalera.

A3631 lineak egunero joan etorriko 3 zerbitzu berri egingo ditu Larrabetzu eta Usansoloko hospitalaren artean.

Astelehenetik barikura egunero: 09:05; 11:05 y 16:15 Larrabetzutik. Hospitaletik barriz: 11:40, 14:40 eta 20:40etan.