Albisteak

 

2016. urtea amaitzear dagoenean, atea zabaldu nahi diogu urte berri bati. BIZI LARRABETZUren ale honetan irakurri daitekeenez, urtea Libe gure auzokidearen 100 urteak ospatzen amaitu dugu.

Datorren urteari hasiera emateko, ordea, Larrabetzu UEMAko kide berria bihurtu da eta laster, larrabetzuarrekin landutako aurrekontu berriak izango ditugu, egoera ekonomikoari begira egongo direnak baina herriaren etorkizunerako estrategikoak izango diren inbertsioen aldeko apustua egingo dutenak.

Komunikazioari dagokionez, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu Facebook, Twitter eta sare sozialak udal informazioaren berri izateko. WhatsApp-en bidezko informazio zerbitzuak izan duen harrera bikaina ere pozteko modukoa izan da: 130 larrabetzuarrek jasotzen dute informazioa bide honetatik eta, aldi berean, arin zabaltzeko aukera dute. Aldizkaria eta komunikazioa hobetu nahian jarraitzen dugu eta, beraz, zuen ekarpenak behar-beharrezkoak dira, bai sare sozialen bidez, bai posta elektronikoaren bidez eta baita Udaletxera bertara etorriz ere.

ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON!

Bizi Larrabetzu