Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Azken urteotan Larrabetzutarrok gero eta gehiago birziklatzen dugu. Mankomunitateak egindako azken pisaketan horrela ikusten dugu: urtebetean, zarama (nahastutako hondakinak) gutxiago eta birziklatutakoen igoera nabaria (organikoa, beira, papera eta ontziak...). Berri ezinhobea da planetarentzat. Bakarra daukagu.

ZORIONAK LARRABETZU!

Gure etxeko zarama ondo kudeatzen dugu, ardura hori ordea, gure herriko kaleetan ere ikusi behar da. Birziklapenaren bidean jarraitu beharrean gaude, oraindik lan handia dugu egiteko. Guraso moduan ere, zeregin eta ardura garrantzitsua dugu, gure seme-alaben eredua geu gara. Beraz, guztion artean Larrabetzu garbiago bat eraiki dezagun, gure esku dago eta!