Albisteak

 

LARRABETZUKO UDALAK, azaroko plenoan, eta gobernu taldeak proposatuta, HaurrenHirienSarea (UmHerri sarea)n sartzea aho batez onartu dau.

Atxikimendu gutun honen bidez, (PDFA) La Città dei Bambini edo HaurrenHiria proiektuaren proposamenekin konpromisoa hartzen du eta, halaber, egitasmo ezberdinak burutzeko eskeintzen dituzten baliabide eta erraztasunak erabiltzeko eskakizuna egiten du.

ZER DA HAURREN HIRIA?
HaurrenHirienSarea (UmHerri sarea) Innobasquek sustatutako proiektu bat da, HerriLaborategiarekin elkarlanean, toki mailan administrazio publikoetan berrikuntza-politikako prozesuak sustatu eta laguntzeko. Ekimen hau Francesco Tonucciren Haurren hiria (La citta dei bambini) proiektuarekin lotuta dago, hiria “haurren” parametrotik aldatzeko proiektu politikoa. “Begirada aldatzea edo begirada haurren altuerara arte jaistea, inor bistatik ez galtzeko”.

ZER PLANTEATZEN DOGU LARRABETZUN?
Umeez osatutako alkatetzaren kontsultarako organoa sortzea. Ardura politikoa daukagun pertsonek, Larrabetzu beste ikuspuntu ezberdin batetik ikusten ikas dezegun eta, bestalde, haurrentzako parte-hartze esperientzia eskaintzeko.