Albisteak

 

Udalak Errebale 2 eraikinari (Korreos eta Osakidetza bertan dagoz) izen bat jarriko deutso. Gobernu taldeak proposamen bat dauka: SARRIKOLEA JAUREGIA. Azalpena dokumentu honetan (PDF 559KB) edo Udal Liburutegian irakurria ahal dozue.

ZUEN PROPOSAMENAK JASO GURA DOGUZ:
Herritarren partaidetzaz, proposamen berriak ezagutu gura doguz.

ZEIN DA, ZUEN USTEZ, EZIN EGOKIA ETA ZERGAITIK?
Proposamenak gutunazal handi batean aurkeztu beharko dira eta kanpoko aldean “Errebale 2ko eraikina” idatziko da. Gutunazalaren barruan eraikina izendatzeko proposatzen dan izena eta bere justifikazioa edo zergaitia sartuko dira. Beste gutunazal txikiago bat sartuko da bertan eta bere barruan egilearen izen deiturak eta telefonoa jarriko dira.

EPEA
Proposamenak abenduaren 12tik urtarrialren 9ra Udaletxean jasoko dira.

Arkeztutako proposamenak Gobernazio Batzordean aztertuko dira. Aukeratutakoen artean, parte hartze prozesu bat zabalduko da, bozka bidez herritarrei iritzia emoteko aukera zabalduta.