Albisteak

 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera bat nahi duzu? Udalak bi sarrera zozketatuko ditu watsapp taldean izena emanda zaudeten guztion artean.

Oraindik ez duzula izena eman? Bidali mezu bat 684 450 667 zenbakira "BAI" hitza jarrita eta udaleko informazio eguneratua jasoko duzu.

Zozketa abenduaren 13an izango da!

WhatsApp bidez abisuak emateko zerbitzua

Larrabetzuko Udalak kanpaina bat abiarazi du, informazioa Whatsapp bidez hedatzeko.

Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa sakelako telefonoan jaso nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:

  1. Gorde zenbaki hau, kontaktu berri gisa, zure agendan Larrabetzuinfo 684 450 667.
  2. Bidali gorde berri duzun zenbakira (684 450 667) whatsapp bat ”BAI” hitzarekin, Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeko.
  3. Alta emana baduzu eta baja eman nahi baduzu. Bidali whatsapp bat 684 450 667 zenbakira "EZ" hitzarekin, Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeari uzteko.

Komunikazio-kanal berri hau Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeko baliabide bat da, baina ez da Larrabetzuko Udalarekin administrazio-izapideak egiteko edo informazioa bialtzeko tresna. Horretarako badaude beste bide batzuk: posta elektronikoa (udala@larrabetzu.eus), webgunea eta 944 55 7 009 telefono-zenbakia.

Eta, azkenik. eman kanpaina honen berri zure kontaktu guztiei!