Albisteak

 

Larrabetzuko Udalak eta herriko 0 Zabor elkarteak gutako askok etxean ditugun berriz erabiltzeko edalontziei bigarren bizitza bat eman gura diegu, jai eta ospakizunetan sortzen diren hondakin kopurua murrizte aldera.

Horretarako, edukiontzi bat jarriko da udaletxeko atarian, erabili ez eta soberan ditugun plastiko birziklagarrizko edalontziak sartzeko.

Batzen diren basoak garbitzera eta higienizatzera eroango dira espezializatutako enpresa batera; ondoren, herri bazkarietan, jai eta ospakizunetan erabili ahal izango dira urte osoan.

Ekimen honekin, edalontzien erabilgarritasun epea luzatu, eta murriztuko dira baso berrien erosketa,eta beraz fabrikazioa,  zein plastiko hondakinen kopurua, horiek dira-eta gure jaietan sortzen diren hondakin gehienak.

Anima zaitezte, bada; egiezu leku armairuetan erabilgarriagoak diren gauzei, eta lagundu horrela jai jasangarriagoak egiten.