Albisteak

 

Udalak urtero zuzenean biltzen dituen tasa eta zergak ezartzen ditu. Gaur egun, udal sarrera guztien %30 tasa eta zerga hauetatik dator, %65 Aldunditik eta gainerako %5 beste kontzeptu batzuetatik.

Urrian 2016rako tasak zehaztekoak gara. Laister Aldizkaria udal gobernu taldearen proposamenakaz  aurkituko dozue. Proposamena ez da izango itxia eta zuen ekarpen eta ideiak jasotzea espero dugu. Horretarako, posta elektronikoa erabili dezakezue (udala@larrabetzu.eus), herrian zehar jarrita dauden postontziak edo urriaren 16ean Angulerin egingo dugun herri batzarra.