Albisteak

 

"Koadroetan ikusi ahal dugunez, Larrabetzuko Udalaren egoera ekonomikoa ona da.

SARRERAK
Alde batetik sarrerak ditugu, eta urte osorako aurreikusitakoaren % 63tan gaude. Azpimarratzekoa da eraikitze-zergaren tasetan aurreikusita zegoen kopuruaren gainetik gabiltzala (SASINE INDUSTRIALDEko lanak), baita CONTENetik jasotako diru-sarreran ere (iaz, eta behin betiko itxi arte tasaren igoera negoziatu genuelako).
Aurrekontua onartuta, aldaketak egin genituen eta iazko inbertsioak (amaitu barik zeudenak)  aurtengo kontuetan sartu ditugu

GASTUAK
Pertsonal gastuetan aurreikusitakoa baino askoz gutxiago gastatu dugu; izan ere, oraindik ez dugu idazkari lanpostua bete eta garbitzailearen jardunaldi erdia betetzeko prozesuan gaude. Idazkari lanpostuari dagokionez, azaroan Aldundiaren berri izango dugu.

Gastu orokorrak aurreikuspenen barruan daude (% 50), eta beste horrenbeste gertatzen da mankomunitatearen transferentzia, diru-laguntza eta gastuekin (%48)

Inbertsioei buruz esan behar da aurreikusitakoaren % 60 jadanik exekutatuta dagoela, aurten markatutako helburuaren barruan. Inbertsiorik handienak amaituta daude dagoeneko: ERREKONDO, LUDOTEKA, BIDEKURTZETAKO BIDEAREN KONPONKETA (guztira, eta gaur arte, 390.000 euro). Falta den partidarik garrantzitsuena (91.000 euro) irailean lizitatuko dugu, ur-sarearen zati bat konpontzeko."

IÑIGO GAZTELU
Larrabetzuko Alkatea

Egoera (PDF 215KB)

Sarrerak (PDF 448KB)

Gastuak (PDF 640KB)