Albisteak

 

Abuztuaren 31n uztailaren 1etik irekita egon den erromes-aterpea itxi egin zen.

Alkateak eta aterpea kudeatu duen elkarteak izandako bileran egin zuten balorazioa oso ona izan da; izan ere, zabalik egon den bi hilabete hauetan 954 pertsonak egin dute lo bertan. Elkarteak adierazi du, gainera, oso pozik daudela eskarmentuarekin eta eskertu nahi diete larrabetzuar guztiei, dendei eta tabernei bai elkarteak bai erromesek jaso duten tratua.

Udalaren aldetik, alkateak zorionak eman nahi dizkio elkarteari egindako lanagatik eta, zelan ez, oso onuragarritzat jotzen du Larrabetzun lo egin duten pertsona horiek guztiek dendetan eta tabernetan izan duten eragin ekonomikoa.

Ondoko koadroan lo egin duten pertsonen datuak ikus ditzakegu: 40 herri baino gehiago jendea, adin guztietakoa,…

 Koadroa (PDF 171KB)