Albisteak

 

Uztailaren 11tik aurrera, Larrabetzu-Galdakao-Bilbo ibilbidea egiten duen Bizkaibusa Zubitaldetik eta Errekondo kaletik pasatuko da, Bilborako geltokia ile-apaindegiaren ondoan eta bueltako geltokia Zubibarrin kokatuta egongo direlarik.

Bizkaibusa ez da eskoletatik pasako eta horrela trafiko astuna desagertuko da Lehendakari Agirre kalean. Beraz, trafikoa askoz arinagoa izango da eskoletan, frontoian eta Gure Etxean, arriskuak ere askoz gutxiago izatearekin batera.