Albisteak

 

Uztailaren 1etik aurrera aterpea martxan egongo da 20 plazako aterpea.

Hemen Udalak sinatutako hitzarmena:

Alde batetik, On Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko Udaleko Alkate-Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Askatasunaren Enparantza 1, 48195)
Beste aldetik, On Juanjo Mateu, Bizkaiko Done Jakue Bideko Ospitalari Bolondresen Elkarteko Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Karmelo 6, 2.D, Bilbo, 48004)
1. Idazki honen bidez, erakunde bien arteko lankidetza ezartzen dugu, Done Jakue Bidea gure kostaldetik pasatzean sustau nahian (Autonomi Erkidegoan, Bizkaian eta Larrabetzun zehar, hain zuzen).
2. Aterpearen helburua, akordio hau indarrean dagoen bitartean, Santiagora bidean Larrabetzura heltzen diren erromesei harrera egitea dela kontuan izanda, honakoa adosten dugu:

  • Larrabetzuko Udalak Elkartearen eskura jarriko du, inolako ordain ekonomikorik gabe, Larrabetzuko eskoletan eratutako aterpea, Done Jakue Bideko erromesei aurtengo udan zerbitzua emateko asmoz, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean.
  • Ekainaren 27tik 30era bitartean mantenimendu lanak egingo direnez, aterpea erromesen eskura uztailaren 1etik aurrera egongo da.
  • Instalazioak zaindu eta erromesak zerbitzatzeko giza baliabideak eskaintzea Elkartearen ardura izango da.
  • Aterpean 22 lagunentzako lekua egongo da egunero, behin-behineko beste 10 leku eskaini ahal izango direlarik.
  • Udalak instalazioen erabileraren ondorioz sortutako gastuak (gasa, argindarra eta ura) ordainduko ditu; Elkarteak, berriz, aterpearen mantenimenduari dagozkionak (garbiketa, botikina hornitzea) ordainduko ditu edota bertan sortzen den beste edozein, hitzarmen hau indarrean dagoen aldian inbentariatutako tresneria guztiaren zainketa, babesa eta birjartzeaz gain (Inbentariorako ERANSKINA erantsita doa).
  • Eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera, Elkarteak aterpean behin erabili eta botatzeko izara eta burko-azalak erabiliko ditu eta berak ordainduko ditu.
  • Eta horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen bi ale sinatuko dute, goian aipatutako lekuan eta datan.