Albisteak

 

Urtebete pasa da udal batza berria martxan jarri zenetik. Urtebete honetan hainbat proiektu jarri dira abian, baina, aurten ,azpimarratzekoa Udala larrabetzuarrei ahalik eta informazio gehien helarazteko egiten ari den ahalegina dela esango genuke. Argi dugu gardentasun eta konfiantzaren oinarria informazioa dela. BIZI LARRABETZUren 5.

Zenbaki hau horren adibidea da. Baina sare sozialetan egiten ari garen lana ere aipatzekoa da. Web orrialdean eduki gehiago eta agenda gaurkotua txertatu ditugu. Sare sozialetan presente gaude eta bisitaldi asko ditugu. Facebook eta Twitter-ek Larrabetzun zer gertatzen ari den arin zabaltzen laguntzen digute.

Eskerrik asko bisitatzen gaituzuen guztioi eta zuen ekarpen eta iradokizunen zain jarraitzen dugu, oraindik zer hobetu badugulako. Udalaren eta larrabetzuarren arteko komunikazioa hobetze aldera lanean segituko dugu.

Argitalpenaren azken aldea ikus daiteke (PDF 2MB)