Albisteak

 

EAJ-PNVk eta EH BILDUk onartutako adierazpena.

  1. Larrabetzuko Udalak Derioko EATONeko beharginekaz bat egiten dau une latz honetan. Lanpostu guztiak mantentzeko eta enpresaren jarduerari jarraipena emoteko hartu daben erabagiei gure laguntza osoa eskaintzen deutsegu.
  2. Larrabetzuko Udalak erabateko laguntza eskaintzen deutse behargin guztiei eta lanpostuaren aldeko konpromisoa hartzen dau. Era bardinean bere desadostasuna agertzen deutso amerikar multinazionalari, enpresa Deriotik kanpora eroateko asmoagaitik.
  3. Larrabetzuko Udala berbatuten da herri administrazioko erakundeekaz batera behar egitera: Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz, lanpostuak mantentzeko eta euren esku dagoen laguntza guztia prozesu honetan jartzeko.
  4. Larrabetzuko Udalak adierazpen instituzional honen barri bialduko deutse enpresako zuzendaritzari, enpresako komiteari, Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari.