Albisteak

 

Lerro hauen bitartez herrian egiten ari diren obren barri emon gura deutsuegu.

Bete ez dogun zeozer aitortuz hasiko naz. Nik pertsonalki eta foro desberdinetan, esan dot martxan zeuden obra desberdinak amaituta egongo zirela dagoenekoz. Azken hilabeteotan, behin baino gehiagotan, Errekondo kaleko obra apirilaren 1ean eta ludotekakoa Aste Santurako amaituta egon behar dala… Ez bata eta ez bestea… Uste izan dot epeak beteko genduzala. Baina ez!; “obrak noz hasten diren badakigu, baina ez noz amaituko diren…” .

LUDOTEKA BARRIA
Udalak 206.000 € inbertitu ditu horretan (diru-laguntza batzuk eskatu doguz, baina ez deuskue bat be emon). Aurreko legegintzalditik datorren obra hau MAITZAN  martxan egongo da. Eraikin barriaz gain, parte-hartzearen bitartez lokalaren diseinua hobetu ko dogu eta diru gehiago erabiliko da ludotekak monitoreekin izango dituen orduak gehitzeko.

BIDEKURTZETA. Eleizalde
Izandako lur jausi batzuk direla eta, Bidekurtzetako bidea konpondu beharra dago. 95.000 €ko kostua izango dau eta Aldundiaren %90eko diru-laguntza lortu da. Apirilean hasiko dira obrak eta hila betean amaitzea aurreikusita dago.

ERREKONDO KALEA
Kale honen urbanizazio proiektua aurreko legegintzaldikoa da. Udalak ordainduko dauen 104.000 €ko kostua izango dau. Honegaz batera, Zubibarritik Angulerira doan zatia be bermoldatuko da. Azken proiektu hau Urigintza Arloa eta udal arkitektaren artean diseinatzen ari da. Bere kostua 48.000 € izango da. Barrikuntza bi honeek egitea sano garrantzitsua da Larrabetzurako diseinatuta dagoen Mugikortasun Plana garatu ahal izateko. Obrak amaitzean, eta fase desberdinetan, Urian mugikortasuna hobetuko dauen aldaketa batzuk martxan jarriko dira:

  • • Bilbora Galdakaotik doazen garraio publikoko autobusak Errekondo kaletik egingo dute joan etorria.
  • • Ez da garraio astunik pasatuko Agirre Lehendakaria kaletik, Udal Frontoia eta Gure-Etxea aurretik. Kale hori norabide bakarrekoa izango da.
  • • Agirre Lehendaria eta Gorbea kaleetan aparkatzeko lekuak gehitu egingo dira.
  • • Elixoste kalea norabide bakarrekoa izango da.

Errekondo kalea trafikoarentzat MAIATZAN zabalduko da eta ostean, Mugikortasun Planaren fase desberdinak egiten joango da.

Azkenik, esan behar deutsuegu, Errekondo kaleko obrak egitean, duela 20 urte baino gehiago egindako hainbat irregulartasunegaz aurkitu garala: txarto jarritako arketak, ur tutuak behar ez dan lekuetan, … Baina larriena orain dala 25 urte baino gehiago kendu behar zan eta Uriari zerbitzua emoten eutsan antzinako putzu septikoaren aurkikuntza izan da. Bertan hondakinak egon dira, eta ezinbestekoa da Zubibarriko lur-azpian dagoen putzu hau behin-betiko anulatu eta betetzea, hor egoteak sortzen duen arriskua ekiditeko. Hau erregularizatzea herritarroi 8.500 € kostatuko jaku, aurreikusi bako gastua berau!.

Gure galdera hauxe da: noren ardurapean egin zan hau?
Guk lanean jarraituko dogu eta benetan eskertu egiten dogu heltzen jakuzan iradokizun eta ekarpenak, Larrabetzu guztiarenak diran proiektu desberdinak hobetzea posible eginez.

IÑIGO GAZTELU
Larrabetzuko alkatea.