Albisteak

 

Kaixo, familiok:

Garai batean Abadetxea izan zena, datorren hilabetetik aurrera, Errebale aisialdi-gune berria izango da. Eskolako eremuaren barruan egongo da, eta Larrabetzuko ume guztientzako gunea izango da.

Gune berri honek Ludoteka zerbitzua hartuko du eta, horri esker, eskolako eremua handituko du. Izan ere, alde batetik, patioa handiagoa izango delako, eta, bestetik, orain arte Ludotekak erabili izan duen eskolako espazioa, hemendik aurrera, eskolak berak erabili ahal izango duelako.

Aldaketa hau aprobetxatuz, zuekin batera Ludoteka zerbitzuari buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Horretarako, prestatu dugun galdetegia betetzea eskatzen dizuegu. Galdetegiaren bitartez, zuen iritziak, ideiak eta ekarpenak jasoko ditugu; eta, horrela, Ludoteka zerbitzua hobetu ahal izango dugu.

Galdetegia bete ondoren, zuentzat errazena den moduan helarazi ahal diguzue:

  • Posta elektronikoren bidez nahi duzuen moduan: doc, pdf edo jpg formatuan, edo erantzunak mezuan idazten ondoko helbidera: errebale2016@gmail.com (ez bidali eskolako posta elektronikora)
  • Inprimatu, bete eta Angulerin utzi ahal duzu (galdetegian ez duzue zertan izena ipini behar)

Zuen erantzunak maiatzaren 9a baino lehenago entregatu, mesedez.
Eskerrik asko,
Larrabetzuko Udala

Galdetegia (PDF 150KB)

Galdetegia (Doc 565KB)