Albisteak

 

Eraikinen ikuskaritza teknikoa

Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eta eraginkortasunaren egoerari buruzko informazioa emango da, baita baldintza horien balizko hobekuntzaren gainekoa ere.

Euskoregite atarian eraikinen datu basea ikusi.

Zeintzuk dira helburuak?

Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:

  • Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko
  • Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko
  • Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean
  • Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko
  • Higiezinen merkatua mugiarazteko
  • Birgaikuntza sustatzeko
  • Erosleari informazioa emateko
  • Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera

Zeintzuk dira nahitaez eduki behar dutenak?

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:

  • Katalogaturiko edo babesturiko eraikuntza oro, antzinatasuna edo babes araubidea edozein delarik.
  • 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.
  • Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

Informazio iturria: https://www.euskoregite.com/eu/