Albisteak

 

Apirilaren 17an.

Izen-ematea: martxoaren 7tik apirilaren 4ra, Lezama, Sondika, Loiu eta Larrabetzuko liburutegietan, Zamudioko udaletxean eta Mankomunitatean (94 454 03 50 / ekt@txorierri.eu). Kamiseta, epearen barruan izena eman eta neurria adierazten dutenek baino ez dute jasoko. Lasterketa egunean bertan izena ematen dutenek, antolakuntza arrazoiak direla eta, ez dute kamisetarik jasoko.

Izena emateko aukerak:

  1. Parte-hartzaile bakoitzeko izen-emate orri bat bet, eskaneatu (edo argazki bat atera) eta bidali ordainketa agiriarekin batera honako helbidera: ekt@txorierri.eu.
  2. Izen-emate orria (parte-hartzaile bakoitzeko) eta ordainketa agiria ondorengo lekuetan entregatu.
    • Sondika: Liburutegia eta Artebe kiroldegia (piszinak).
    • Derio: Txorierriko Mankomunitatea.
    • Loiu: Udaletxea.
    • Larrabetzu: Anguleri Kultur Etxea.
    • Lezama: Liburutegia.
    • Zamudio: Udaletxea.

Oharra: Pertsona batek aurkezten dituen izen-emate orrien diru-kopuru osoa ondainagiri bakarrean jarri ahal izango du.

Prezioa:

  • Helduak: 5€.
  • Umeak: 3€ (14 urtera arte).

Autobusa egongo da doan Lezamatik Larrabetzura 9:00etatik aurrera eta karrera-martxa bukatzean Larrabetzura bueltatuko da. Karrera bukatutakoan puzgarriak egongo dira Lezaman. Kiroldegiko dutxak ere erabili ahal izango dira.

Jasotako dirua Garmitxa, Aprendetea, Aspace eta Cornelia de Langreren sindromearen elkarteentzat izango da.

Kartela (PDF 426KB)

Izen-emate orria (PDF 714KB)