Albisteak

 

Jakingo dozun lez, Udala, Larrabetzuko Urigune Historikoko Babes eta Zaintzarako Plan Berezia egiten eta onartzen dabil murgilduta. Gaur egun, Udalak aitatutako Plan Berezi horren Aurrerapen Agiria idatzi dau egiazko oinarriak eta ontzat emondakoak finkatzeko, holan planaren tramitazinoa errazteko.

Aurrerapenean erispide eta helburu batzuk ezartzen dira Plan Bereziaren benetako idazketarako oinarri izango diranak eta, horrek dauan garrantzia kontuan hartuta, udalbatza honek jente-aurrean jarri gura dau marti eta apirila osoan, halan gura dauanak oharrak eta iradokizunak egin daizan.

Egindako lanak Udaletxean kontsultau ahal izango dira bulegoko ordutegian, eta udalaren webgunean.

Halanda be, bestelako gaiak proposau daizuzan eragotzi barik, dokumentu honen bidez espazioei, eraikinei eta eraikin horreen erabilerei buruzko proposamena egin gura deutsugu. Alderdi  horreei jagokenean, Aurrerapenean ezarritako erispide eta helburuen inguruan daukazun eretxia ezagutu gura geunke.

Larrabetzuko Urigune Historikoko Babes eta Zaintzarako Plan Bereziaren idazketaren alderdi batzuk, goragoko maila daukien araudi batzuek baldintzatuta egongo direla. Honeek dira aitatzen doguzan arauak: ekainaren 27ko 123/2000 Dekretua, Kultur Ondaretzat jotzen dauana, Larrabetzuko urigunea, monumentu multzo gisa; Larrabetzuko Plangintzaldiko Arau Subsidiarioak eta Larrabetzuko Uri Antolamendurako Plan Orokorra (gaur egun, behin betiko onespena emotea baino falta ez jakona).

Zure inplikazinoa oso garrantzitsua da guretzat eta parte hartzera animatzen zaitugu oharren eta iradokizunen tartea betez. Tarte horretan eukiko ez bazendu lekurik, gura dozuzan oharrak eta iradokizunak orri zuri batean idatzi zeinke, orriburuan idatzita zein gairen ingurukoak diran zure ohar eta iradokizun horreek. Proposatzen deutsuguzan gaietatik kanpo be, ohar edo iradokizunak egin zeinkez. Aurrerapenak jasotzen dauanaren aurrean eragozpenik izango ez bazendu be, eskertuko geunskizu oharren tartean aurrerapenaren zehaztepenakaz ados zagozala adierazotea. Behin dokumentua beteta, Udaletxera ekarri zeinke, goizetan edo  Angulerin arrastietan edo maila bitartez: udala@larrabetzu.eus

HAU AZALTZEKO, HERRI BATZARRA MARTXOAK 15. ARRASTIKO 19.00ETAN ANGULERIN.

 PERIren laburpena (PDF 354KB)