Albisteak

 

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZU ENPRESARI GUTUNA:

Larrabetzun, 2016ko urtarrilaren 13an,

Adiskide hori:

Larrabetzuko Udalak udalerrian euskara normalizatu dadin,merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan, hizkuntzaren erabilera handitzeko laguntza ematea helburu duen proiektua abiatu du.

Horretarako, urtarriletik aurrera Ahize-AEK-ko teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da. Bisita bat egingo dizu, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzea helburu duen egitasmo honen berri eman, eta konpromiso mota ezberdinak zeintzuk izan daitezkeen azalduko dizu.

Egitasmoaren garapenerako zeure kolaborazioa oso garrantzitsua dela uste dugu eta jakinaren gainean egon zaitezen, gutun hau bidaltzen   dizugu.

Gida (PDF 598KB)

Merkatariei gutuna (PDF 58KB)