Albisteak

 

Ahize-AEK-k proposamen hau garatu du Larrabetzuko Udalak egindako eskaerari erantzunez; udalak herrian euskara normalizatu dadin garatu nahi duen egitasmoaren baitan, komertzioek, tabernek eta zerbitzu enpresa txikiek hizkuntzaren normalizazioa erdiesteko neurri eraginkorrak hartu eta betetzen laguntzeko.

Ahize-AEK-k, orain arteko lana eta metatutako esperientziaz, xede horri erantzuteko garatuko duen egitasmoa, honako balio hauetan oinarrituko du:

  • Dendari, tabernari eta langileen arteko elkarlana bultzatuko du.
  • Bezero euskaldun eta euskaltzaleen sareak hedatuko ditu, herrian euskara sustatzeko eragileak bultzatuko ditu.
  • Erabiltzaile, kontsumitzaile eta herritar ororen hizkuntza eskubideak aintzat hartuko ditu.
  • Herritarrengan euskararen erabilerarekiko motibazioa eta sentsibilizazioa areagotuko ditu.
  • "Eskatu eta eskaini" filosofian uztartutako eskaintza integrala garatuko du.
  • Normalizazio-neurriak hartu dituztenak saritu eta nabarmenduko ditu.
  • Euskarak negozioari balio erantsia ematen diola erakutsiko du.
  • Herrian zein eskualdean duen aukera paregabeari etekin handiagoa aterako dio.

Ikusi plana (PDF 200KB)