Albisteak

 

"Gaindegia", Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia, Udalbiltza Partzuergoarekin lankidetzan dihardu, Euskal Herriko udalerri eta lurraldeetako problematikak zertan diren aztertzeko.

Bi elkarteen helburua euskal hautetsiok tokiko errealitateari buruzko informazioa izatea da, baita gure herriaren argazki ahalik eta osoena eskaintzea.

Larrabetzuko txosten hau lankidetza horren emaitzetako bat da.

Bertan, adierazle galeria baten bitartez, Larrabetzuko errealitate sozioekonomikoaren hurbilpen bat egin dugu, zehazki, ondorengo arloetan: demografia, gizartea, jarduera ekonomikoa, etxebizitza eta udal zorra.

Euskal Herriari begira: Larrabetzu (PDF 767KB)