Albisteak

 

Beste urte bat amaitu eta Neguko solstizioa pasatuko dugu. Eguzkia indartzen eta gaua ahultzen den bitartean urte berri batera begira jartzen gara. Pertsonalki, atzera begiratuz, aldaketaz beteriko urte bat izan dela esan behar dut. Herriko alkate bezala, Larrabetzuko herriarekin harro nagoela esan behar dut. Benetan herri bizia da gurea.

Urtean zehar ekitaldi mordo bat egin dugu, herritik eta herriarentzat sortu direnak eta hauetan jendearen parte hartzea txapela kentzeko modukoa izan da. Baina ezin dugu ahaztu, herrian hobetu beharreko gauzak ere badaudela. Herritar guztion egoera ez da ona eta ospatzekoa.

Hau kontuan edukita, udaletik, gure esparruan, arazoak konpontzeko eta ahal den neurrian laguntzeko ahaleginak egin behar ditugu. Herria egunez egun egiten da, herria herrigintzan egitea da gure helburua. Eta Herrigintza egiteko denok gara beharrezkoak. Laguntza ez zaigu zerutik etorriko eta guri dagokigu Larrabetzuren etorkizuna lantze bidean aurrera pausuak ematea. Instituzioetatik herriari entzun, herritarren iritziak kontuan hartu eta gardentasunez lan egitea dagokigu. Eta herritar bezala, herriko etorkizunaren alde inplikatu, herria sentitu eta elkartasunean lan egitea da gure betebeharra.

Hauxe datorren urterako nire ametsa: Emakumeak, gizonak, gazteak, edadekoak, urdinak, berdeak… larrabetzuar guztiok, herriaren alde lan egitea, herria maitatzea eta herriaz gozatzea.

Pronto retiraremos de la pared el calendario del 2015 y estrenaremos el 2016. Os deseo a todo el vecindario de Larrabetzu que el año nuevo sea mejor que el anterior, que trabajemos juntos y solidariamente por el bien común de nuestro pueblo y que no olvidemos a quienes quisiéramos que en estos días estuvieran a nuestro lado y no pueden convertir en realidad este deseo.

Urte Berri On!
Iñigo Gaztelu
Larrabetzuko Alkatea