Albisteak

 

Azaroako plenoan onartutako mozioa. 11 zinegotziak alde bozkatu zeurien.

Mozioa:

AENA, aire-konpainia batek eskatuta, Bilboko aireportuaren ordutegi operatiboa handitzea aztertzen ari da. Hala gertatuko balitz, hegazkinek goizeko 6:15etik 00:30era erabili ahal izango lituzkete beraren pistak. Gaur egungo ordutegiarekin alderatuta, goizetan ordu erdi gehiago eta gauetan ordubete gehiago erabiltzea ekarriko luke.

Gaur arte, eskaera aztertzen ari direnen mahai gainean bakar-bakarrik hartzen dira kontuan irizpide ekonomikoak eta eskaera egin duen aire-konpainiaren onurak. Txorierriko udalerriotara ekarriko dituen kaltean beren-beregi albo batera utziz.

Hau guztia ikusita, behar-beharrezkoa da Txorierriko udalerriok Bilboko aireportuaren ordutegi operatiboa handitzearen aurkako jarrera irmoa eta aktiboa izatea. Era berean, beste erakunde batzuk ere gure herritarren eskubideen defentsan inplikatzeko osagai dinamizatzaileak izan behar dute.

Larrabetzuko Udalbatza Osoak, 2015eko urriaren 24an egindako ohiko bileran, aho batez, honakoa erabaki zuen:

  1. DERIOko Udalak aurka egiten dio Bilboko Aireportuaren ordutegia luzatzeari, ordutegia handitzeak eragin txarrak dituelako gure auzotarren deskantsuan eta ongizatean.
    Halaber, Bilboko Aireportuko garraio azpiegitura handiak herri mugakideekin bizikide izan daitekeela uste oso du. Eta beste europar kasu batzuen bezala, non aireportuko pistengan hurbil baitira, deskantsurako eskubidea behar bezain neurrizkoa izan behar da.
  2. LARRABETZUko Udalak arintasuna eskatzen dio AENAri aireportuko jarduerari buruzko informazioetan, jakina, ordutegia handitzeko proposamenean. Beraz, AENAri eskatzen dio bilerak aldiro egitea ukituta dauden Udalekin, eta zentsu horretan egiten ari diren edo egingo diren azterlanak edo analisiak partekatzea.
  3. LARRABETZUko Udalak AENAri eskatzen dio kontuan hartzea ingurumenean eragina; batez ere, gaueko hegazkin-trafikoak sortzen dien urduritasuna loaldian Bilboko Aireportuko soinu kono barruan dauden bizilagunei, ordutegia handitze-proposamenaren balorazioan. Udalak eskubidea gordetzen du datu propioak emateko kontsiderazio horri, hegaldien ordutegia handitzeak ekarri ahal duen eragina ilustratzeko.
  4. LARRABETZUko Udalak jakin badaki Aireportua dela aberastasun iturria eta funtsezkoa lurraldearen loturan Europarrekin. Hori horrela, konpromisoa hartzen du kontaktu instituzionalak egiteko, Txorierriko auzotarren artean eta Udalean bertan sortu duen kezka helarazteko xedearekin.

 Mozioa ikusi (PDF 141KB)