Albisteak

 

Azkenengo plenoan onartutako mozioa. 11 zinegotziek mozioaren alde bozkatu dute.

Mozioa:

Europar Batasun osoan, tokiko zein herrialde mailako milaka gobernuk euren lurraldeak genetikoki eraldatutako (GE) landaketetatik libre egotea nahi dute. Ekimen hau garatzeko arrazoietako batzuk dira:

  • GE elikagaiek zalantza zientifiko ugari ematen dute, epe luzera izan dezaketen eraginari buruz dagoen segurtasun ezagatik. GEk ingurumenean eragin ditzaketen kalteei buruzko kezkak ere ugariak dira.
  • GE landaketak egiterakoan ezin da ziurtatu inguruan dauden bestelako landaketa tradizional, konbentzional eta ekologikoak kutsatuko ez direnik. Ezin da ahaztu egoera horrek nekazaritza elikagaien sektorean eragin dezakeen kalte ekonomikoa.
  • Kontuan eduki behar da jendarteak egiten duen eskaria, euren ingurua eta euren elikagaiak genetikoki eraldatutako organismoetatik (GEO) libre egon daitezen.

Larrabetzuko udalak beharrezko ikusten dau babestu egin behar dirala ohiko laboreak eta labore ekologikoak, genetikokio eraldutatako barietateak lantzeko eskubidearen aurrean. Modu horretan, babestu egin nahi diran laboreen bioaniztasuna eta tokiko hazien nahiz barietateen ondare genetikoa eta kalitateko praktikak ondorio dakarren merkataritza-ondarea; hain zuzen ere, kalitateko politika da, nekazaritzako elikagaien ekoizpen tradizionalarekin batera, Euskal Herriko nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasunari eusten dautsan zutabea.
Horregaitik:

  1. Transgenikorik bako produktuen eta transgenikorik erabiltzen ez daben ekoizpen-metodoen alde egingo dogu gizakiaren elikakatera bideratutako produktuetan.
  2. Larrabetzu gizakien eta animalien elikadurarako labore transgenikorik gabeko eremu izendatzea.