Albisteak

 

Herriaren alde honetan ikuspen kaskarra eta puntu beltzak daudela egiaztatu ondoren, mankomunitatearen bidez argiteria publikoa kudeatzen duen Tecuni enpresarekin harremanetan jarri gara eta, honen ondorioz, hobekuntzak egingo dira Zubitalde, Eleixote eta Zubibarriko argiterian.

Datozen asteetan argi-puntu berriak ezarriko dira Elexalden ere elizaren aurrean, bertako argiteria hobetze aldera.