Albisteak

 

Aurten ahalegin berezia egingo dugu 2016ko aurrekontuak arlo guztietako erakundeekin lantzeko, mahaiaren gainean gastu-atal guztiak jarriz. Lehenik, 2015eko datuak aztertuz eta gero 2016rako proposamenak jasoz.

Hona hemen datozen hilabeteetan jarraituko dugun gidoia:

1. Arlokako batzarrak

Aurretik arloka azkenengo urtean egon diren aurrekontuen zehaztapenak elkarte guztien eskuetan egongo da. Batzar honen helburua,  2015. Urteko Kontuak  aurkeztu  eta elkarteen iritziak eta proposamenak  jasotzea da.

  • Azaroak 17an Pleno Aretoan. Arrastiko 7etan Nekazaritza, Ingurugune eta Garapen Ekonomikoa
  • Arrastiko 8etan kirola
  • Azaroak 20an Eliren tabernan, arrastiko 19.00etan  Elexalde auzoko herritarrakaz
  • Azaroak 24an udaletxean, pleno aretoan arrastiko 7etan Kultura, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Aranzadi eta abar.

2. Proposamenak batu

Azaroak 30an Angulerin 19.30etan.  Arloen artean egon diren proposamenak elkar-konpartzitzea da helburura. Proposamen berriak!