Albisteak

 

2014an Tecuni (Txorierriko Mankomunitateak kontratatu duen enpresa argiteria publikoaren mantenu eta fakturaziorako) konturatu zen Elexaldeko elizak argiteria publikoari lotuta zituela atariko argiak. Egoera ezohiko horren berri Larrabetzuko udalari eman zion, eta  jakinarazi argiak egoera txarrean zeudela eta arriskua zutela.

Udala Egoitzekin jarri zen hartu-emanetan (Elexaldeko oraingo abadearekin), eta esan zion ez Tecunik ezta Udalak ezin zutela asumitu egoera, instalazioak zituen arriskuengatik eta baita eliza jabego pribatua izategatik ere.

2015eko apirilean udal aparejadorea Egoitzekin jarri zen harremanetan egoeraren berri eman eta jakinarazteko oraindik Tecunik argiztatzen zuela eliza-ataria. Lehenbailehen konpondu behar dela esaten zaio, egoera ezin dela gehiago luzatu; arriskua handia zela, eta jabegoa pribatua izanik, ez Tecunik ezta Udalak ezin zutela asumitu.

Urria: Tecuni saneamendu lanak egiten dabil Larrabetzun. Horien artean dago Elexaldeko eliza aurreko plazako argiztapena hobetzea, foku berriak laster jartzeko. Lan horietako bat izan da  eliza-atariko argindarra moztea, suposatzen baitzen arazoa konponduta zegoela 9 hilabete eta gero.

Urriaren 18an,  jakin genuen  ez zela ezer egin gai hau dela eta, eta ez zeukatela argirik atarian ez zegoelako konponduta instalakuntzaren seguritate kontua, eta ez zela konektatu argindarra eliz barruko koadrora.

Horregatik guztiagatik batzar batera deitu dugu Egoitz urriaren 20an, asteartean. Bileran gure jarrera adierazi diogu :

  • Ez Udalak, ez Tecunik (argiteria publikoaren oraingo arduraduna Mankomunitateko kontratuaren bitartez) ezin dutela onartu egoera txarrean dagoen instalakuntza bat, jabego pribatukoa dena. Nork edukiko luke erantzukizuna ezbeharren bat gertatuz gero?
  • Harritu egin gaitu abadearen jarrerak; izan ere, batzarrean esan digu kontua azaroaren 4an konponduko duela, baina ez lehenago,  eliztarrek argi falta sufritzea nahi baitu. Eta orain ez duela dirurik ere esan digu, baina onartzen du 1.300 €ko fidantza bat duela udaletxean, Elizari itzuli ez zaiona ez dituztelako  beharrezkoak diren agiriak entregatu. Fidantza duela hileak dago udaletxean.
  • Udalak jarraituko du elkarlanean herriko elkarte eta erakunde guztiekin  denon onerako. Eta espero dugu arazo hau laster bideratuta geratzea.