Albisteak

 

Botoak: 6 EHBILDU ADOZ.  5 PNV  KONTRA

Mozioa:
Euskal Herrian hidrokarburoak bilatzeko saiakera anitz egon izan dira. Gure lurraldeak hidrokarburoak aurkitu izan diren beste batzuekin dituen antzekotasunak direla eta, petrolio-konpainientzat desiragarri bilakatu da Euskal Herria. Emaitza ezberdinak egon badira ere, urte askotan zehar egon diren hamarnaka saiakerek arrakasta eskasa izan dute.

Hala ere, gasa metodo berrien bidez bilatzeko munduan zehar dagoen bolada berri baten ondorioz, berriz ere gure lurraldea lehentasunezko eremu bihurtu da. Ezberdintasuna, kasu honetan, zulaketa horizontala eta etapa anitzen bidezko haustura hidraulikoaren arteko konbinazioan datza,FRACKINGa deritzona.

Plan honen aurrean, gero eta nabariagoa da teknika honek hainbat ikuspuntutik sortzen duen aurkako erantzuna. Izan ere, erabili den zonaldeetan besteak beste, honako arazoak jasan dituzte: edateko uraren kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena, inguruaren okupazio altua eta honen hondatzea edota putzuen inguruan bizi diren biztaleegan osasun arazoak.

Hortaz, Teknika honek sorrazten dituen arazoen aurrean, eta udalerri honetan agertzeko dagoen aukera aurreikusita, mozio hau aurkezten dugu, udalerri honen mugen barruan teknika honen erabilera galaraztea xede duena.

Honengaitik guztiagatik, Udalbatza honi aurkezten diogu akordio proposamen hau eztabaidatua eta onartua izan dadin:

  1. Udalbatza honek Larrabetzuko herria “Fracking gabeko Udalerria” izendatzea.
  2. ”Fracking ez” seinalea udalerriaren sarreran jartzea.

 

 Mozioa (PDF 39KB)