Albisteak

LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • PARTE-HARTZAILEAK, Jagoken kategoriaren arabera, gura dabenek parte hartu daikie:
  • A Kategoria : HH4, HH5
  • B Kategoria : LH1-LH3
  • D Kategoria : LH4-LH6
  • LAN KOPURUA: Parte-hartzaile bakotxak, gehienez lan bi aurkeztu ahal izango dauz. Lan gehiago aurkeztu ezkero edota aurkezteko moduaren baldintzak beteten ez badauz lan honeek sariketatik kanpo geldituko dira. Lanetan originalidadea eta gabonetako gaiaren (negua, solstizioa, edurra, hotza…) ingurukoak izatea hartuko da kontuan.
  • AURKEZPEN MODUA : Lanak Din A 4 folio erdian (kartulina edo beste paper mota bat ez da onartuko) aurkeztu beharko dira gutun-azal handi baten barruan eta honen kanpoko aldean jagokon kategoria baino ez da idatziko. Gutun estalki handi honen barruan lanagaz batera beste gutun-azal txiki bat (itxita) aurkeztuko da, eta honen barruan egilearen izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea.
  • EPAIMAHAIA: Epaimahaiak lan irabazleak aukeratuko dauz eta bere erabakia apelaezina izango da. Egile bakotxak ezin izango dau sari bat baino gehiago eskuratu.
  • SARIAK :
  • A Kategoria : Sari 2 banatuko dira.
  • B Kategoria : Sari 2 banatuko dira.
  • D Kategoria : Sari 2 banatuko dira.
  • Aurten, lan sarituak Larrabetzuko www.larrabetzu.eus  web orrialdean agertuko dira abenduaren 18an. Saridunek Angulerin jaso ahal izango dituzte opariak abenduaren 21etik aurrera.

Angulerin entregatzeko epea: Azaroaren 16tik 20ra.

Informazioa (PDF 135KB)