Albisteak

Egungo egoera kontuan hartuta, salbuespen gisa, azaroaren 17tik aurrera eta urtea amaitu arte, pilotalekuko kantxa:

  • Banaka edo bizikide batekin jolasteko alokatu ahal izango da
  • Kantxa alokatzeko ez da beharrezkoa izango abonatuta egotea eta orduko alokairua bakarrik ordainduko da
  • Maskara uneoro erabili beharko da
  • Erreserba telefonoz egin beharko da 94 4557286 telefonora deituz
  • Pilotalekuan ezingo da publikorik egon

Protokoloa aldatu egin daiteke EJren dekretuan aldaketarik badago.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta Udal Ordenantzan jasota dagoenez, Larrabetzuko Udal kirol-instalazioak erabiltzeko, urteko abonua, denboraldiko abonua (uda) edo erabiltzen den eguneko sarrera ordaindu beharko da:

  • Pilotalekuan jokatzeko. Jokatuko duten guztiek, klub bateko kide izan zein ez, bete beharkondute baldintza hori, ez bakarrik alokairuaren eskatzaileak
  • Kirol-ikastaroetan parte hartzeko
  • Udan, igerilekuan sartzeko
  • Gimnasioa erabiltzeko