Albisteak

Udal bulegoak Errebale Jauregiko eraikin berrira eramateko erabakiaren berri eman zuen Gobernu Taldeak Hirigintza Batzordean.

2019-2023 aldirako inbertsio-planean, udaletxea osorik konpontzea da gobernu-taldearen lehentasuna. 

COVID19aren ondorioak direla eta, proiektua urtebete atzeratu behar izan da. 2021a, ekonomiari dagokionez, urte gogorra izango da denontzat, baina gobernu taldeak proiektua martxan jartzea eta eraberritzeko lizitazioa prestatzea espero du.

Eraikin honetan azken 40 urteetan egindako konponketa bakarra 2015ean egindakoa da. Orduan teilatua berriztatu zen. Kontuan izanda eraikinak dituen egiturazko arazoak eta irisgarritasun oinarrizko arauak ez dituela betetzen, erabaki da udal zerbitzua Errebale Jauregian eman ahal izateko neurriak hartzea. Horretarako, Udala, eraikin horretako azpiegiturak prestatzeko beharrezko diren hornitzaileekin kontaktuan jarri da.

Asmoa da 3 edo 4 hilabete barru eraikin berrian zerbitzua ematea, beti ere beharrezkoa baino ez den gastua eginez (eraikin zaharreko altzariak erabiliz, …).

Datozen asteetan, Errebaleko eraikineko zerbitzuak erabiltzen dituzten tokiko taldeekin hitz egingo da, euren jarduerekin jarraitzeko dauden aukerak aztertzeko.