Larrabetzuko Udalak kanpaina bat abiarazi du, informazioa Whatsapp bidez hedatzeko.
Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa sakelako telefonoan jaso nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
- Gorde zenbaki hau, kontaktu berri gisa, zure agendan Larrabetzuinfo 684 450 667.
- Bidali gorde berri duzun zenbakira (684 450 667) whatsapp bat ”BAI” hitzarekin, Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeko.
- Alta emana baduzu eta baja eman nahi baduzu. Bidali whatsapp bat 684 450 667 zenbakira "EZ" hitzarekin, Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeari uzteko.
Komunikazio-kanal berri hau Larrabetzuko Udalari buruzko informazioa jasotzeko baliabide bat da, baina ez da Larrabetzuko Udalarekin administrazio-izapideak egiteko edo informazioa bialtzeko tresna. Horretarako badaude beste bide batzuk: posta elektronikoa (udala@larrabetzu.eus), webgunea eta 944 55 7 009 telefono-zenbakia.
Eta, azkenik. eman kanpaina honen berri zure kontaktu guztiei!