Noticias

 

AZMA-LARRABETZU-17 memoria. Bertan 2017. urtean udalerriko konpostatze deszetralizatu zerbitzuei egindako jarraipen lanen eta lortutako konpostaren kalitatearen emaitzak aurkezten dira.

Ondorioak
2013/506 Ongarriei buruzko Errege Dekretuak araututako parametroak kontuan izanik eta lortutako konposta ongarri organiko modura nekazaritzan erabiliko den produktu bat izango dela kontuan izanik, hurrengoa ondorioztatzen da:


• Aztertutako lau konpost laginek, konpost kalitate testetan eskatzen diren irizpide guztiak betetzen dituzte eta hortaz, nekazaritzarako baliogarriak dira.

• Eroankortasun Elektrikoaren dagokionez, aurreko urteetan lortutako balio onak mantentzea lortu da. Badirudi, tenperatura 4-6 astetan zehar 45ºC-tik gora mantentzen bada, egitura humikoen sorrera errazten dela eta honek gatz libreen kontzentrazioa murriztu eta produktuaren egonkortzea ekartzen du. Etorkizunean hobetze aldera, Andra Marin lortzen den konposta alde batera utziz, esan beharra dago beste tokietan lortutako balioak oraindik hobetu daitezkeela.

• Metal astunen kontzentrazioei erreparatuz, herri-hondakinetatik lortutako konposta A kalitatekoa dela esan daiteke eta beraz, nekazaritza ekologikoan erabili ahal izango dira. Duela urte bi Azurmendiko hondakinekin egindako konposta B kalitatekoa izan zen, kadmio eta kobrearen balioek hala adierazten baitzuten, baina iaz eta aurten egoera hau zuzendu egin da. Andra Marin lortutako konpostari dagokionez, zink balioak nahi baino altuagoak dira, beraz konpost gunea eraikitzeko erabilitako materialak berrikustea gomendatzen da. 

Memoria (PDF 1MB)