Noticias

 
Luzaroan egon dira harriak Eleizalden, patxada asko barik. Orain Udalak harriok erakusteko moduan ipini ditu probalekuan bertan. Lau harri, eta zein zein baino zaharragoa.

Zaharrena luzanga bat, probetarako katea jartzeko zulorik be ez daukana, eta alboetatik oratu eta amarratuta erabiltzen zana.

Idi probetarako harri handia zein asto probetarako txikiagoak dira, danok ikusteko moduan jendaurrean ipini direnak.