Noticias

 

“Bart eraso matxista bat gertatu da Larrabetzun. Hori dela eta,  Larrabetzuko udalak  bere gaitzespen sendoa adierazi nahi du.
Larrabetzuarron erantzunkizuna da  biolentzia matxista desagertzeko neurriak hartzea.
Hau dela eta, udal honek zera adierazi nahi du:
• Emakumeok pairatzen ditugun eraso matxista guztiak salatu eta erabat gaitzesten ditu, eta behar diren neurriak hartzeko borondatea berrezten du.

• Udal politika aktiboa, integrala eta koordinatua garatzeko  konpromisoa berrezten  du, eskubide berdintasunaren alde eta emakumeok jasatzen ditugun biolentzia mota guztien kontra.

• Herritarrei  dei egiten die emakumeon kontrako biolentziaren aurrean kontra agertzeko, ez onartzeko, eta honelako erasoen aurrean antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko.  “

 

ERASO SEXISTARIK EZI!

Larrabetzuko EAJ-PNV udal  taldea                      Larrabetzuko    EHbildu  Udal taldea