Noticias

 

2019 MARTXOAK 8
greba feminista babesteko

AHO BATEZ (EAJ/PNV + EHBILDU) ONARTUTA

ADIERAZPENA

laz, Iehenengo aldiz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak emakumeen Ian etenaldi partziala deitu zuen Martxoaren 8rako, indarkeria matxistak eta emakumeak eragiten dituen desberdintasun molde ugarik eragiten dituzten desorekei aurre egiteko. Emakumeok Planto — Nosotras Paramos lelopean, emakumeak zapaltzen dituen sistema kapitalista, patriarkala eta arrazistasalatu zen.

Euskal Herriko emakume askok bat egin zuten greba dei horrekin eta
mugarritzat jo zen, borroka eta aldarrikapen feministek bisibilizazio handiagoa lortu ondoren Euskal Herrian.
Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eragile sindikal, politiko eta sozialekin batera, 24 orduko greba deia luzatu du. Greba bost ardatzetan antolatzen da: zaintza, enplegua, pentsionistak, ikasleak eta kontsumoa.
Greba feminista, guztion bizitzan eragiten duten esparruetan kokatzen da,soldatapeko zein doako Ianetan, kontsumo ereduan, sexualitatean, arrazakerian, etab. Horregatik, grebaren bitartez, ardura kolektibotik abiatuta bizitza sostengatzeko itun sozial berri bat eskatzen dio euskal jendarteari,berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutuz. laz bezala, aurten ere zaintza erdigunean kokatzen da, zaintzaren
berrantolaketa soziala politika publikoen zeharkako ardatza izan behar dela aldarrikatuz.

Horregatik, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren motibazioa eta proposamenarekin bat egiten dugunez, Larrabetzuko Udalak adosten du:
1. Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, erakundea osatzen dugun emakumezko hautetsi eta Iangileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea.
2. Herritarrei dei egitea mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.
3. Larrabetzuko Udalak ardura hartzen du zaintza-Ianak bere politika publikoan erdigunean jartzeko.