Noticias

 

Adierazpen instituzional honen bitartez, Larrabetzuko Udalak bere gaitzespen irmoa azaltzen du herrian jazo den eraso matxistaren aurrean, eta, aldi berean, emakume erasotuari bere babes osoa adierazten dio. Ezin dugu onartu, inondik inora ere, gure herrian horrelako erasoak gertatzea.

Era berean, Larrabetzuko Udalak, eraso matxista bat gertatzen denerako indarrean daukan protokoloaren arabera, erasotutako emakumearen eskura jarri ditu baliabide psikologiko, juridiko eta ekonomikoak (halakorik behar izanez gero).

Larrabetzuko  Udalak, indarkeria matxista publikoki eta gogor salatzeaz gain, emakumeen kontrako indarkeria matxista behin betiko bukatzeko duen konpromiso sendoa berresten du.

Emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria estrukturala da, eta guztion ardura da horrekin amaitzea.  Halandaze, Larrabetzuko  Udalak ozen adierazten du, batetik, pertsona guztiok dauzkagula eskubide berberak, eta, bestetik, hori hala izan dadin bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartzen duela.

Larrabetzuko Udalak errespetu eta tratu oneko elkarbizitza sustatzeko eta emakumeen kontrako edozein indarkeria ekiditeko lan egiten du.

Kontzentrazioa: Ekainak 30, 20:00etan, Larrabetzuko plazan.

Adierazpena (PDF 236KB)