Noticias

 

Herritar hori,

Kukubel Aisialdi Elkarteak gauden egoera baloratu ostean eta haurren sormena eta irudimena bultzatzeko asmoz, duen materiala herriko haur eta gazteen artean banatzea erabaki du.

Eskulanak, tailerrak... egiteko materiala behar edo nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 644213235 telefono zenbakira whatsappa bidaliz edo larrabetzukukubel@gmail.com helbidera idatziz (izen abizenak, harremanetarako zenbakia eta helbidea jarri).

Banatuko den materiala garbiturik emango da eta banaketa segurtasun neurriak betez burutuko dugu.

Eman diezaiogun kolorea egoera honi! Guztion artean lortuko dugu! Gora Larrabetzu!

Kartela (PDF 196KB)