Noticias

 

Otsailaren 26an Larrabetzuko Udalean aho batez onartuko da, udalbatzan, honako adierazpen instituzionala:

Osakidetzaren helburua da, eta Osakidetzak berak bere web gunean hala jasota dauka, pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatekoa bermatzea. Are gehiago: “Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde Ian egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat".
Gure herrian, Larrabetzun, Larrabetzuko Osasun Zentroan dugun mediku zerbitzuak egunero goizeko 8:00etatik 15:00etara eman behar digu Zerbitzu hori, guztion osasuna interesa eta eskubideak benetan berma daitezen. Alegia, arestian aipatu Osakidetzaren helburu eta xedea gauza daitezen.
Bada, Gabon garaian Osakidetzak ez zion dagokion arreta eskaini Larrabetzuko Osasun Zentroari, ez eta, ondorioz, Larrabetzuko herritarrei. Izan ere, bertako medikuak oporrak hartu zituen eta ez zuten ¡nor izendatu hura ordezkatzeko. Gauzak horrela, abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra ez zen medikurik izan Larrabetzun, erizaina baino ez, eta, beraz, herritarrak mediku-zerbitzu barik egon ginen.
Egoera hori dela eta asko izan dira beraien kexa adieraztera Udalera jo duten herritarrak.
Honen aurrean, Larrabetzuko Udalak gure herriko Osasun Zentroko arduradunari eskaera hauek egiten dizkio:

  1. Larrabetzuko herritarrok mediku zerbitzua egunero izateko dugun eskubidea bermatzea.
  2. Honelako egoerarik berriz gerta ez dadin neurriak hartzea.
  3. Erabaki honen berri, Osakidetza eta herritarrei ere ematea.

Beste alde batetik, adierazpen horri lotuta, herrian sinadura bilketa egin da honako hau eskatzeko:
“Bertako medikua dagozkion arraziengaitik bere postuan egoterik ez badu, ordezko mediku bat ziurtatzeko”
523 bizilagunek sinatu dute eskaera hori (Larrabetzuk,2064 biztanle ditu).
Datorren astean, Larrabetzuko Udalak sinadurak eta adierazpen instituzionala bidaliko dizkio Osakidetzari.

Adierazpen instituzionala (PDF 382KB)