Noticias

 

11 urte dira aurten, jantokia  era integralean kudeatzen daramagula, baina esan beharra dago Guraso Elkarteak, 41 urte bete dituela ardura hau bere gain hartzen. Urte hauetan guztietan, bi egoera bereiz ditzakegu: 

1978-2008

Jantokiko kudeaketa era partzialean egiten zen: Guraso Elkarteak lehengaiak erosten zituen eta begiraleen kontratazioaz arduratzen zen. Eusko Jaurlaritzaren ardura zen sukaldearen mantenua zen eta sukaldarien kontratazioa.

2008-2019

2000. urteko aginduaren bitartez, Eusko jaurlaritzak behartuta eta Jantoki eredua mantentzeko, Guraso Elkarteak hartu behar izan zuen jantokiaren kudeaketa integrala bere gain: Langileen kontratazioa, lehengaien erosketa, sukaldearen mantenua eta inbertsioei aurre egitea…

Erkidegoko jantoki zerbitzuak eta 2000 urteko agindua 

2000ko martxoaren 22an, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko jantokiak arautzeko agindua argitaratu zuen.

Agindu horren bitartez, besteak beste, jantoki zerbitzua zuzeneko eran kudeatzen zuten ikastetxeak, jantoki-zerbitzuaren kudeaketa catering-enpresa gutxi batzuren esku uztera behartu zituzten. Agindua bete ez zuten ikastetxeak diru-laguntza barik geratu ziren.

Proiektuaren ezaugarriak

  • OSASUNTSUA 
  • GERTUKOA 
  • HEZITZAILEA 
  • AGROEKOLOGIKOA 
  • JUSTUA

 Txostena deskargatu (PDF 701KB)