Noticias

 

EHBilduk baietz bozkatu zuen eta EAJ-PNV abstenituta zan.

HEMEN ONARTUTAKO MOZIOA:

"LARRABETZUKO UDALARI

MARTXOAK 18
INDEPENDENTZIA EGUNA LARRABETZUN
MOZIOA

Larrabetzuk mendeetan zehar eta belaunaldiz belaunaldi euskal nortasuna bizirik gordetzea erabaki izan du. Horregatik dagoz XXl. mendean euskara eta euskal kultura bizi bizi gure herrian. Hizkuntza eta kulturagaz batera, Euskal Herriaren historiaren zein ibilbide politiko eta sozialaren memoria ere, inoiz baino presenteago dagoz gure artean, herritarrok halantxe erabaki izan dugulako.

Larrabetzuko herritarrok kom u n itate euskaldu n, eus kaltza le eta abertzalea osatzen dugu. Partekatzen dugun imaginario kolektiboa euskal unibertso sendo batean kokatzen dugu eta geure burua munduan kokatzeko orduan, Euskal Herria dugu abiapuntua.
Larrabetzuarrak garen heinean gara euskal herritarrak, eta euskal herritar Iegez sentitzen gara munduaren parte. lzaera eta sentimendu hori etengabe agertzen da gure eguneroko elkarbizitzan, herriko eragileen jardueretan, jai eta ospakizunetan edo urtero burutzen ditugun hamaika ekimen kultural eta sozialetan.

Arlo politikoan, diktadura frankistaren ostean lzan diren hauteskunde guztietan, oso garbi erakutsi du bere izae¡a Larrabetzuko herriak: udal hauteskundeetan hautetsi abertzaleak aukeratu izan dira eta gainetiko hauteskundeetan ere, bozken gehiengo oso zabala abertzalea izan da behin eta berriro. Abertzaletasun horretatik, bestelako pentsakera, sentimendu edota jatorria duten pertsonak ezinbesteko herrikidetzat ditugu oso argi baitugu Larrabetzu zein Euskal Herria guztion artean eraikiko ditugula.

2017ko martxoaren 19an, Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, herrigaldeketa burutu genuen. Ariketa demokratiko eredugarri horretako emaitzek berretsi egin zuten orain arte azpimarratu duguna. Galdera oso zehatza tzan zen: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura doztt?". Parte-hartzea %58koa izan zen eta %94,23ak baiezko bozka eman zuen.

Larrabetzuarrok oso arduratuta gagoz gure herriaren etorkizunagaz. Demokrazian eta justizia sozialean oinarritutako gizartea eraiki gura dugu, herritar guztiok herri libre batean zoriontsu izateko aukera izan dagigun.

Euskal Herriak bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabaki dezan, burujabetza osoa izan behar duela uste dugu, eta burujabetza osoa gauzatzeko modu eraginkorrena estatu independentea erahea dela.
Larrabetzuarrok behin eta berriro erakutsi dugu gure borondatea eta, orain, Udalari, herritarron hitza kontuan hartu eta adierazitako norabidean pausoak egitea dagokio.

Halandaze, Larrabetzuko Udalari, zera eskatzen zalo:

1- Larrabetzu Euskal Herriaren independentziaren aldeko Udalerri deklaratzea.
2- Bizkaiko Udaleetako alkateak eta zinegotziak gonbidatzea martxoaren l8an Larrabetzura etor daitezen.
3- Larrabetzuko herritar guztiak ere gonbidatzea martxoaren l8an egingo diren ekitaldietara.

Independentzia Eguna antolatzeko herri-batzorde"