Noticias

 

Larrabetzuko EAJren mozioa. PNVek alde eta EHBilduren abstentzioagaz onartuta.

Pentsio duinak bermatzen dauzan pentsio sistemaren alde
Pentsiodunek pentsio duinak izan dagiezan Larrabetzuko udalak zera aldarrikatzen dau:
1- Botere publikoei eskatzea behar besteko neurriak hartu dagiezala sistema jasangarri eta iraunkorraien bidez pentsio duinak ahalbidetuko dituen sistema publiko bat bermatzeko.
2.- Pentsioen sistema publiko hori alkartasun eta gardentasun irizpideek gidatu behar dabe, sistemaren oraingo eta etorkizuneko onuradunei pentsio egoki eta aurreikusgarriak bermatzeko, benelako finantzaketa iturriek mantenduko daben sistemaren markoan .
3.- pentsio egokien bermea, Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluan ezarritakoaren arabera , nahikotasun terminoetan ulertu behar da, eta horrek beragaz dakar pentsioak aldizka eguneratu behar dirala, eta igoerak KPIren araberakoa izan behar dauala.
4.- Belaunaldi ezbardinen arteko alkartasunaren markoan bezala, hartuko diran neurriek pentsioen oraingo eta etorkizuneko finantzaketa bermatzea sustatzea, xede  horregaz finantzaketa iturriak aurrez zehazteko erabakiak hartzea eta arlo horretan hobetzeko jarduerak integratzea, negoziaketa kolektiboei lotutako enplegu sistema osagarrien bidez.
5.- Euskal Autonomi Erkidegoari Gernikako Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluan eta bosgarren Xedapen Gehigarriaren bidez aitortutako eskuduntzen barruan gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren transferentzia sustatzea, pentsioen sisterna publikoaren kudeaketarako euskal marko propioa bultzatze aldera.
6.- Toledoko ltunaren batzordeari akordio honen berri emotea, bere irizpidea goian esandako irizpideetan oinarritu dagian , eta baita Larrabetzuko Gure Etxea elkarteari eta Nagusiak Elkarteari.

Larrabetzu. 2018ko urtarrilaren 31