Noticias

 

“Azken egunetako gertaerek agerian uzten digute berriro ere euskal preso politikoek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa.

Gaur egun, politikoki hainbat pauso ematen ari bagara ere, euskal presoak orain dela 40 urte diseinatu ziren espetxe politika berdinaren menpe bizi dira: isolamendua, bisitak ukatzea, bizi baldintza jasan ezinak, lehenengo gradua aplikatzea, mehatxuak, komunikazioen grabaketak, adibidez eta besteak beste, telefono deiak, bisitak eta gutunak; preso gaixoak kartzelan jarraitzea eta konfiantzazko medikuen bisita eta tratamenduaren ukazioa, bai eta bizitza osoko kartzela zigorren ezarpenak eta dispertsioa ere, zeina zigor erantsia baita presoentzat ez ezik familiarrentzat ere.

Egoera honetan, Iñaki Bilbao preso politiko lezamarra ere aurkitzen da. 33 urte daramatza kartzelan, kartzela gradurik gogorrenean: erabateko isolamendua, moduluan bera bakarrik eta bakarreko patio irteera laburrak dituela; bisita eta telefono deien mozketa, mehatxuak, eta dispertsioaren eragina, Puerto III.eko kartzelan, bere etxetik ehundaka kilometroetara ...

Beste aldetik, herrian hainbat salaketa-adierazpen agertu zaizkigu,  hauen artean talde politikoen egoitzetan pintaketak.  Honen  aurrean, Udal honek zera adierazten du:

  • Larrabetzuko Udalak  ez du egoki ikusten gertatutakoa.
  • Larrabetzuko Udalak Larrabetzun  bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean jarraituko du, herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte. Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa, da eta bide honetan, lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.
  • Udal honek, hartutako erabaki honen berri emango die herritarrei.”