Noticias

 

Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea
Ia 20 urte dira Nairobiko III. Mundu-konferentzian DAWN (Development Alternatives with Women for a New Era. Aro Berri baterako Emakumeekin Garapen Alternatibak) sareko feministek “ahalduntze” hitzari gaur ezagutzen dugun genero esanahi espezifikoa eman ziotena. IV. Emakumearen Nazioarteko Konferentzian Beijingen (1995), emakumeen ahalduntzea eta mainstreaming edo genero zeharkakotasuna berdintasun erreala lortzeko funtsezko estrategia bietan bihurtu ziren.

Ahalduntzea banakako prozesua da. Emakumeek beraien auto-estimua handitu dezaten, jendartean duten egitekoaz kontziente izan daitezen eta jendarteak berak kendutako balioa buelta diezaien. Honela beraien eskubideez, gaitasunez eta trebetasunez kontziente ere izango dira guzti hauek errespetatuak izateko eta emakumeek beraien buruengan, beraien indarrean eta gauzak aldatzeko daukaten ahalmenean sinesteko.

Generoaren ikuspuntutik ulertutako ahalduntze prozesua banakakotik kolektibora pasatzen da, emakumeei, behin auto-estimua berrituta eta bere botereaz kontziente, antolatzen eta jendartea aldatzeko borrokatzen uzten dielako.

Aurkezten dugun “Larrabetzuko Udalerriko Emakumeen Memoria Historiko Kolektiboa” proiektuak parte-hartzaileentzat benetako ahalduntze prozesu bat suposatu du, taldekako saioetan zehar beraien bizitzen garrantziaz gain beraien amen, amonen eta familiako beste emakume batzuen bizitzen garrantziaz ere ohartu direlako. Horrela, egunerokotasunaren historia, historia soziala, jazoera handietatik urrundua, familia eta biziraupena bermatzeko emakumeen estrategiaren, aintzat hartzen ez diren lanen, eta emakume hauek beraien udalerriaren garapenari, jendarte mailan edo ezkutuan, egin zizkioten ekarpenen historia bezala agertzen zaigu. Beraien historiaren protagonista bihurtzen dira, eta ekintza hori da hain zuzen, gauzak alda ditzaketela ikustera ematen diena. Gainera, gainontzeko parte-hartzaileekin beraien 6 esperientziak partekatzean, gogoratu eta pentsatu egin dute, eta beste emakumeen zailtasun eta lorpenekin identifikatu dira.

Esan behar dugu Beijingen onartutako Ekintza Plataformak honakoa esaten duela: erabakiak hartzean emakumeen berdintasunezko partaidetza barik, ez dago ez justiziarik ez demokraziarik eta ezin dira emakumeen interesak kontuan hartu, beraz, ez dago berdintasunik.

Esan bezala, egitasmo honen oinarria partaidetza izan da. Bertan, emakumeen ahotsak, orain arte jendarte-baliorik ez dutenak baina gure egitasmoa aurrera eramateko ezinbestekoak izan direnak parte hartu dute. 60 urtetik aurrerako emakumeak hain zuzen. Eta azkenik egitasmoaren emaitzak udalerriko gazteengana eraman nahi ditugu, horrela emakumeek historian zehar eduki duten egiteko garrantzitsuaren partaide ere bilakatu daitezen.

 Irakurri hemen (PDF 9,23MB)

Bideoa ikusi

ISSU