Noticias

 

Institutuko DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin euskara batzordea osatuko da eta urritik maiatzera bitartean astero elkartuko da euskararen erabilera eta kultur ekintzak bultzatzeko asmoz. Bilerak astearte arratsaldez izango dira arratsaldeko 15:15etatik 16:45etara.

Talde horretan dinamizatzaile lana egingo duen gazte bat behar da.

Lan horretan interesaturik dauden gazteei formazio ikastaro bat eskainiko zaie irailaren 21ean eta 22an (asteazkena eta osteguna) arrastiko 19:00etatik 20:30era.

Ondoren gazte horietako bat aukeratuko da lan hori bete dezan. Beste partaideak lan zerrendan geldituko dira ordezkapenak egiteko.

AUKERAKETA ERIZPIDEAK

  1. Formazio ikastaroan parte hartzea (ezinbestekoa)
  2. Euskara maila ona ahoz zein idatziz (ezinbestekoa)
  3. Institutuko ikasle ohia izatea (lehentasuna)
  4. Hezitzaile izateko ikasketak
  5. Talde dinamizatzaile izanaren esperientzia
  6. Teknologia berrien erabilpena: blog, web, bideo edizioa...

IZEN EMATEA

EPEA: 2016ko irailaren 16a
NOLA: Bidali zuen curriculuma normalkuntza@txorierribhi.com helbidera.

OHARRA: Gutunean jarri zure emaila eta telefono zenbakia. Onartua bazara zurekin harremanetan jarriko gara.

Bestelako argibiderik behar baduzu, deitu lasai telefono honetara 944543258

 Ver oferta (PDF 80KB)